Dantza mota:
Ikuskizun Familiarra
Erakusketa lekua: Aretoa
Iraupena: 40 minutu
Estreinaldiaren data: 2023
Hizkidantza hitzen, soinuen eta zizakaduren arteko dantza bat da, haurren irudizko unibertsora eta hizkuntza ikasteko haurtzaroko prozesuetara hurbilduko gaituena.
Jolas eszeniko zainduaren bitartez, bi pertsonaia —Terpsichore (dantza) eta Euterpe (musika)— ikusiko ditugu gorputzaren eta ahotsaren adierazpide desberdinekin esperimentatzen. Mundura iritsi berri diren izakiak izanik, inguruan ikusten dituzten materialekin, objektuekin eta gertaerekin harremantzen dira, eta musikaltasun poetikoz jantzitako irudietan zehar doan ez-hitzezko mintzaldia artikulatzen dute; errealitatea eta fantasia harmonian elkartzen eta nahasten diren paso a dos batean.
Elkarrekin adierazpen unibertso bat sortzen dute, non hitzek eta letrek hegan eta dantzan egiten duten esanahiz bustitako soinuen zirimola baten erdian. Bertan, lengoaia musika gisa sentitzen da eta gorputzarekin abesten eta dantzatzen da.
El Lagarto Bailak ikuskizun didaktiko bat proposatzen du, publikoaren desira artistikoekin zuzeneko lotura bilatzen duena, eta bai gorputz zein musika adierazpenaz familian gozatzeko gonbidapena luzatzen duena.
2013an sortutako konpainia, haren zuzendaria den Leire Amonarrizek, “Pedagogia de la danza” –n lizentziaturiko dantzari profesionala izanik, bi arlo horiek gerturatzeko beharraren ondorioz sortua.
Artea eta kultura pertsonen garapen integralaren funtsezko osagaiak diren ideiatik abiatuta, dantza eta arteak dituzten heziketa ezaugarrietan oinarritzen du bere ikerketa koreografikoa El lagarto baila-k: dantzaren balio estetiko, kultural eta emozionalak lehentasunean jartzen ditu. Disziplinartekotasuna, hala nola dantza, arte plastiko eta musikaren arteko loturak, bereziki interesatzen zaio konpainia gazte honi.
> IzAdi (2020): Estreinaldia Espacio Abierto QM (Madrid); Dantzan Bilaka 2020 ; 12º programa de residencias artísticas del Centro de Danza Canal 2020 ; SAREA 2021; Festival Madrid en Danza 2021; Circuito de danza y teatro contemporáneos para público adulto y familiar de la Red de Teatros 2021; Danza Xixón 2021 ; Baby Meeting 2021; Navidad CC Fernando Fernán Gómez 2021 ; Teatralia 2022; Sarea 2021/2022,...
> 2x4 (2015): Estreinaldia Pozuelo a Alarcón_Red de Teatros de la Comunidad de Madrid; 5º programa residencias artísticas Centro de Danza Canal 2013 ; Red de teatros de la Comunidad de Madrid 2015 y 2016; Programa Platea 2015; Madrid Activa 2015; Sarea 2016, 2017 y 2018.
Leire Amonarriz
Javier Rodríguez