basque dance
adde dantza

KUKAI DANTZA
"Yarin"

Dantza mota: Dantza Tradizionala

Erakusketa lekua: Aretoa

Iraupena: 60 minutu

Estreinaldiaren data: 2022


Argazkia Mendi Urruzuno

Sinopsia

Sustraía, topaketa, elkarrizketa.

Euren sustraietatik begiratzen duten bi gizonezko aurkitzen ditugu, bertan sakondu eta bertatik bere ingurunearekin harremantzen diirenak. Jatorri batetik heldu dira, berezko esentzia bat dute, topaketa bat aurkezten digute; elkarrizketan ari dira… Baina elkarrizketa beti ez da erraza, entzumenetik eraikitzen da, errespetutik… Batzuetan gerturatzen gaitu, bestetan urruntzen gaitu, tentsioan jartzen gaitu… eta besarkatzen gaitu.

'Yarin'ek kulturen arteko topaketa bat proposatzen digu, zeinetan Jon Maya dantzariak eta Andrés Marín bailaoreak, Julen Achiary-ren zuzeneko musikaz lagunduta, elkarrizketa zintzo batean topatzen diren. Euren arteko ezberdintasunak agerian daude, baita, haien bitartez, elkarrekin bide komun bat eraikitzeko eta bihar baterako bide bidai bati ekiteko desioa ere.

Fitxa artistikoa

Dantza mota
Dantza Tradizionala
Erakusketa lekua
Aretoa
Estreinua
2022
Iraupena
60 minutu
Zuzendaria
Koreografoa
Andrés Marín, Jon Maya, Sharon Fridman
Interpretatzailea(k)
Andrés Marín, Jon Maya
Testua
Ez
Hizkuntza(k)
-
Musika/soinua
Zuzeneko musika: Julen Achiary
Argiztapena
David Bernués
Eszenografia
David Bernués
Jantziak
Ikerne Giménez
Ekoizpena
Kukai Dantza
Besteak
Dramaturgia: Sharon Fridman
Koreografia laguntza: Melania Olcina
Sormen produkzioa: Doltza Oar-Arteta
Soinu espazioa: Xabier Erkizia
Lantalde teknikoa: Acrónica Producciones
Administrazioa eta kudeaketa: Elena García
Beharrezkoa den gutxieneko espazioa
Moldagarria
Eszenatokian dagoen jende kopurua
3
Giran joaten den jende kopurua
6

Bideoa

Irudiak

Argazkia Mendi Urruzuno
Argazkia Mendi Urruzuno

Konpainia

Kukai Dantza, 2017an Espainiako Sari Nazionala, Jon Mayaren dantzari eta koreografoaren ekimenez, 2001. urtean, sortutako dantza konpainia da. Errenterian sortua eta finkatuta, euskal dantza tradizionaletik abiatuta ikuskizun garaikideak sortzen ditu. Jarduera honekin nazioarte mailan oso identifikagarria den zigilua sortu du.

Bere lanen artean bereizgarriak dira sormen propioko ikuskizunak, Tanttaka Teatroarekin elkarlanean sortutako lau ikuskizunak eta koreografo gonbidatuekin sortutako lan berriak. Kukairekin lanean jardun dira, besteak beste, Cesc Gelabert, Damian Muñoz eta Virginia Garcia, Ione San Martín, Israel Galvan, Marcos Morau / La Veronal, Sharon Fridman...

Kukaiko dantzariek 6 urte zituztela hasi ziren dantza munduan eta 16 urte zituztenetik konpainiaren parte dira. Elkarrekin egindako ibilbidean, arte eszenikoak ulertzeko modu berriak garatu dituzte, bizi dugun aroarekin bat eginez.

Kukai Dantzak hainbat sari eskuratu ditu bere ibilbidean zehar.
Dantza ikuskizun Onenari Max Saria 2017. urtean, Dantza telde onenari MAX Saria 2015 eta 2017 urteetan, Leioako Umore Azokako Ohorezko Saria 2016. urtean, Dantza ikuskizun Onena Hueskako Dantza eta Antzerki jaialdian 2014 eta 2016 urteetan, Aipamen Berezia Valladolideko Nazioarteko Kaleko Arteen Jaialdian, Donostia Antzerki Saria 2003…

Kontaktua

Doltza Oararteta Torrealdai

Telefonoa
+ (34) 677 677 108
Email
kukai@kukai.eus
Web
http://www.kukai.eus/
Erabiltzailea sareetan
@kukaidantza

Banaketa

Doltza Oararteta Torrealdai

Telefonoa
+ (34) 677 677 108

Email
kukai@kukai.eus

Web
http://www.kukai.eus/



<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.