Dantza mota:
Dantza-Antzerki
Erakusketa lekua: Aretoa
Iraupena: 60 minutu
Estreinaldiaren data: 2022
Dantza, musika eta antzerki pieza dibertigarria.
Denborari,
Hasiera eta amaierekin dugun konpromesuari,
Oraina originalari eta estreinatzeko momentuei,
Hasierako itxaropenei eta eramaten uzteari buruz hausnartzera eramaten gaituena.
“Ez konturatzera bizitzera behartuta gaude.
Printzipiozko pertsonak gara eta amaierak maite ditugu.
To be continued”.
“Nola hasi hasieratik gauzak gertatu aurretik gertatzen badira.
Gauzak direnak dira. Gero desioak daude”.
“Dena eta orain nahi dugu, baina beti dugu zerbait faltan”.
Altraste Zuriñe Benaventek eta Ignacio Monterrubiok sortutako konpainia da. Haien Ikuskizunak musika, dantza eta antzerkia nahasteagatik nabarmentzen dira. Nahasketa honekin hizkuntza bakar eta berezia lortzen dute sentsazio eta sentsibilitate berriak bilatzen dituen publiko batekin komunikazeko.
Bere ibilbidean beste pauso bat emanez, haien azken bi produkzioek kexkeria, arduragabekeria eta kaosa erakusten dizkigute “ Nancy en Vietnam”-en kasuan eta sentiberatasuna, edertasuna eta ongizatea “Mientras llueva”-renean.
Aldi berean Danzalava nazioarteko mugimendu eta dantza festibala antolatzen dute, Gasteizko Artium museoan finkatuta.
Jaialdia honek Meg Stuart, Mark Tompkins, Katie Duck, Vera Mantero, Mónica Valenciano, María Scaroni, Julyen Hamilton, Florence Augendre, Jeremy Wade, Mala Kline, Oscar Gómez Mata, Philipp Gehmacher, Iñaki Azpillaga, Thomas Hauert eta Marta Izquierdo bezalako artistak hurbildu ditu gasteizera besteak beste.
Ignacio Monterrubio
Marta Guzmán