Dantza mota:
Disziplina anitzekoa
Euskal Dantzak
Erakusketa lekua: Aretoa
Iraupena: 55 minutu
Estreinaldiaren data: 2022
genErorAntz (2022)
Genero-ikuspegiaren inguruko lanketa, originala bezain berritzailea den emanaldia da. Dantza, gorputz mugimendua, interpretazioa, testuak, errezitaldiak eta bertsoak ditu oinarri. Gaur egun, eremu eta arlo ezberdinetan bizitzen ditugun egoerek sortzen dizkiguten loturak, motxilak eta kateak eta ezinegonak nola baldintzatzen gaituzten eta sortzen dizkiguten ondorioez jabetzea edo ikusaraztea du helburu. Gai honen inguruko hausnaketa egitera gonbidapena luzatuz eta horretara bideratuz.
Euskal dantza tradizionalak oinarritzat dituen proposamen berri honek, dantza diziplina ezberdinen laguntzaz (garaikide, klasiko etab.) ukitu berezia ematen die koreografiei eta gorputz adierazpenak, testuek, errezitaldiek eta interpretazioak ikuskizuna borobiltzea lortzen dute.
"Benetan askeak bagina, nola mugituko ginateke? Nola dantzatuko genuke? Eta zu, ausartuko zara lehen dantza pausua ematera? Loturak puskatzera? Benetan aske izatera?"
genErorantz ikuskizunak, kaleko ikuskizunean du oinarria, genEroa izenekoa. Oraindik ere, eskeintzen jarraitzen duguna eta eskuragarri dagoena (60min).
Kimua Dantza Kolektiboa 2020ean sortu zen Lizartzan. Dantzaren pasioa eta dantzaz gozatzen jarraitzeko asmoarekin elkartu ziren lagun talde bat eta modu autogestionatuan kudeatzen dute.
Egun, 8 kidek osatzen dute kolektiboa. Kaleko dantza ikuskizuna (genEroa) 2021ean estreinatu zuten, eta ondoren antzokiko dantza ikuskizuna (genErorAntz) 2022an. Urte hauetan, Euskal Herriko plaza eta antzoki ezberdinetan eskeintzen aritu dira beraien ikuskizunak. Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarritako Kultura Eskola egitasmoan parte hartzen ari da.Eta ekitaldi, sari banaketa eta jaialdi ezberdinetan ere eskeini dituzte beraien koreografiak eta dantzak.
Horretaz gain, musikari eta talde ezberdinekin kolaborazioak ere egin dituzte. Hala nola, Xabi Solano, Alos Quartet, Esne Beltza eta Amak taldearekin.
Garazi & Ander