basque dance
adde dantza

Dance & Music Creation
"De Musas"

Dantza mota: Hiri Dantza
Dantza-Antzerki
Disziplina anitzekoa

Erakusketa lekua: Aretoa

Iraupena: 40 minutu + solasaldia (aukerakoa)

Estreinaldiaren data: 2023


Argazkia Yves-Aymar Koffi / @aymar_koffi

Sinopsia

Nork kontatu zuen istorio hau lehen aldiz?
Zein ahotsek errepikatu zuten oihartzuna kondaira egin arte?

De Musas istorio ezaguna da, ikuspegi ezberdin batetik kontatua.

Ikuskizunak erruaren nozioa zalantzan jarriz berrikusten du “Medusa” Greziako Gorgona ospetsuaren mitoa. Hala, munstro beldurgarriak alde batera utziz, aurreiritzirik eta kriminalizaziorik gabeko istorio bati bide ematen dio, zeinetan protagonistarekin identifikatuta sentitzea erraza den.

Alderantzizko kronologia baten bitartez, jainkoek eta gizonek zigortutako emakume baten bizipen eta sentimendu kontraesankorretaz jabetuko gara.

Aurpegi ezberdinekin eta leku ezberdinetan errepikatzen den istorioa.
Iraganari, orainari eta -soilik agian- etorkizunari buruz, hitz egiten duen kanta errepikakorra.

Zenbat Medusari luzatu diozu eskua?
Zenbat Poseidoneri gelditu dizkiozu oinak?
Zenbat Athenea ulertzen saiatu zara?
Zenbat dakigu benetan inguratzen gaituen pertsona bakoitzaren historiari buruz?

Fitxa artistikoa

Dantza mota
Hiri Dantza
Dantza-Antzerki
Disziplina anitzekoa
Erakusketa lekua
Aretoa
Estreinua
2023
Iraupena
40 minutu + solasaldia (aukerakoa)
Zuzendaria
Paula Jimenez Calvo
Koreografoa
Paula Jimenez Calvo;
Koreografia laguntzailea: Philémon Flückiger
Interpretatzailea(k)
Paula Jimenez Calvo, Maxance Dell'Orefice
Testua
Bai
Hizkuntza(k)
Euskera, Gaztelania, Frantsesa, Ingelesa
Musika/soinua
Musika konposizioa: Leire Aparicio Guerrero, Maxance Dell'Orefice;
Soinu-banda: Lorelei Green, Neomak, Amak, Kalakan;
Soinu sorkuntza eta produkzioa: David Sánchez Damián
Argiztapena
Paula Jimenez Calvo, Charlie Rabin, Philémon Flückiger, Mathieu Baume
Eszenografia
Paula Jimenez Calvo
Jantziak
Andrea Diego Ruiz
Ekoizpena
Dance & Music Creation
Besteak
Testua sortzea: Leire Aparicio Guerrero
Beharrezkoa den gutxieneko espazioa
6m x 5m
Eszenatokian dagoen jende kopurua
2
Giran joaten den jende kopurua
3

Bideoa

Irudiak

Argazkia Alicia Genkov Gaitero / @aliciagenkov_art
Argazkia Yves-Aymar Koffi / @aymar_koffi

Konpainia

Dance & Music Creation (DMC) musikazale eta arte eszenikoen zale amorratuen arteko topaketatik sortu zen 2019an.

Irabazi-asmorik gabeko erakunde honen helburua sorkuntza artistikoa babestu eta sustatzea da, bai Suitzan, baita atzerrian ere. "Dance & Music Creation" elkartearen -eta orain dantza konpainiaren- ibilbidea, lankidetza esanguratsuei esker eta artearen munduan hainbat ekitaldi antolatzeagatik nabarmendu egin da.

2019an, elkarteak, PopKorn konpainiaren "An Ordinary Day" pieza koproduzitu zuen, 80 lan desberdinen artean Suitzako Fête de la Danse bira nazionalerako aukeratua izan zena.

2020an, “En Plein Art” kale-arteen jaialdia antolatu zuen Neuchâtel hirian, pandemia garaian kultura sustatzeko konpromisoa hartuz.

2022an, PopKorn konpainiarekin lankidetzan “10 Mois 10 Concert” biraren bitartez, ekoizpen propiorako iragatea nabarmendu zen. Proiektu honekin herrialdeko proiektu soziokulturalik onenari “Prix Regional Neuchâtel” saria irabazi zuen.

2022-2023an, Dance Music Creation-ek "De Musas" pieza bere osotasunean ekoiztu eta aurkeztu egiten du, Paula Jimenez Calvok zuzendua. Lan honek konpainiaren ikuspegi artistikoa eta dantzari egokitutako musika-sorkuntza integratzeko lana nabarmentzen ditu. Elkarte gisa hasi zenetik, Dance & Music Creation-ek maila artistiko handia izan du, diziplina anitzeko musikarien eta dantzari moldakorren sormenak bateratuz. Konpainiak dantzaren, musikaren eta beste arte eszeniko mota batzuen aldeko apustua egiten du, hala nola antzerki-inprobisazioa edo zirkua, agertoki bakoitzean bere marka berezia utziz eta adierazpen artistikoan eta sormen eszenikoan erreferente gisa gero eta gehiago sendotuz.

Kontaktua

Paula Jimenez Calvo

Telefonoa
(+34) 671 083 191
Email
paulajimenez.eki@gmail.com
Web
https://dance-music-creation.com/projets-dmc/
Erabiltzailea sareetan
@dance.music.creation

Banaketa

Paula Jimenez, Maxance Dell'Orefice (Dance & Music Creation)

Telefonoa
(+34) 671 083 191

Email
contact@dance-music-creation.ch

Web
https://dance-music-creation.com/projets-dmc/



<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.