Dantza mota:
Dantza Garaikidea
Erakusketa lekua: Aretoa
Iraupena: 48 minutu
Estreinaldiaren data: 2019
Antzezlana, sormen ekintza bezala, zerbait kontatzearen nahiagatik jaiotzen da. Gure artean, denboraren joanaldiaz mintzatzeagatik. Urteen joan etorria. Zer etorriko da gero? Galdera hau gure kopeta aseetatik ezin ezabatu izanagatik. Zerbait hasi eta behin eta berriz bertan beheran uzteari buruz hitz egitea erabakitzen dugu eta elkarrekin sortu eta hazteko zergati pertsonalez askatzera baldintzaturik gaudela ohartzen gara. Honela, oso desberdinak diren hiru pertsonen arteko lotura sortzea lortzen dugu, egoera eta estatu berera iristen gara. Egoera hortatik, ezezagunera arriskatzen gara etorkizun zalantzagarri baterantz, “Eta orain zer?” galderaren atzean garatuko dena.
Compañía X 2018ko irailean jaio zen eta "Eta orain zer?" izeneko lehenengo pieza sortu zuen. 2019. urtean Costa Rica, Mexiko eta Panamako hainbat jaialdi eta espazioetan pieza hau estreinatu, aurkeztu eta pieza honen formatu luzea sortu egin zuen. Estatu mailan, 2020. urtean Beta Pública, Pies Para Qué Los Quiero, Cervandantes, Teatro Lagrada eta Teatro de la Estación bezalako jaialdi eta aretoetan parte hartu zuen. 2021. urtean "Tómbola" izeneko pieza estreinatu zuen Zaragozako Teatro de la Estación-en eta 2022an Sevillako Teatro de La Fundición eta Getxoko Utopian Aretoan aurkeztu ahal izan zuen. Urte honetan ere, "Eta orain zer?" piezarekin, DanzaXtreman, Festival "El fin de los días perdidos" eta berriz ere Sevillako La Fundición-en parte hartu zuen. 2023an estatu mailako jaialdi eta espazio alternatiboetan parte hartzen jarraitzen du eta “Iocari” izeneko laugarren piezan lanean dihardu. Aldi berean, beste mota askotariko ekintza desberdinetan parte hartzen du: liburu aurkezpenak, poesia jaialdiak...
Konpainiak sorkuntzak aurrera eraman ahal izateko hainbat espazioen laguntza jaso du, hala nola, Dantzagunea, Bilboko La Fundición aretoa, Gomerako Centro Coreográfico-a, Sede Compañía Nacional...eta baita sorkuntza egoitzak, birak eta produkzio lanak aurrera eraman ahal izateko instituzio eta entitate desberdinen dirulaguntzak ere; Zaragozako Udala, Etxepare Euskal Institutua, Aragoiko Gobernua, Bitamine Fakoria, Teatro de la Estación, Gipuzkoako Foru Aldundia…
Saray Garzia