basque dance
adde dantza

Manu Gaigne eta Jone Amezaga
"Remedios Vals"

Dantza mota: Performance

Erakusketa lekua: Site Specific

Iraupena: 13 minutu

Estreinaldiaren data: 2022


Argazkia Etanowski

Sinopsia

Ideia bat sortu, denbora, ideia suntsitu. Etengabe gertatzen zaigun zerbait da eta guk vals batekin erantzuten diogu. Absurdoaren erreinuan elkar aurkitu arte.
Bila eta bila, froga eta froga ibili ondoren hasierako ideiara itzultzearen sentsazioa. (Edo) Ideia ona da, (edo) zuk ez duzu ideia hoberik.
Zentzugabekeriak jositako 3/4ko konpas zentzudunek zirrara eragiten digute, mugitu egiten gaituzte. Itsasoaren tripak mugitzen diren moduan hau bare dagoenean.
Gure arteko hizkuntza deszifratzen ari gara, lortzen dugunean berriz ere hasieratik hasteko. Kodigoa biluztearen arriskua hartu eta gordinik zerbitzatzea erabaki dugu, plater sakon edo zapalean joango den jakin beharrik gabe. Lasai, sagarrak irensten lagunduko digu.
Hau da Remedios Vals, gurekin dantzatu nahi?

Fitxa artistikoa

Dantza mota
Performance
Erakusketa lekua
Site Specific
Estreinua
2022
Iraupena
13 minutu
Zuzendaria
Manu Gaigne, Jone Amezaga
Koreografoa
Manu Gaigne, Jone Amezaga
Interpretatzailea(k)
Manu Gaigne, Jone Amezaga
Testua
Bai
Hizkuntza(k)
ingelesa, musika bezala ulertua
Musika/soinua
Manu Gaigne, Jone Amezaga
Argiztapena
-
Eszenografia
-
Jantziak
Manu Gaigne, Jone Amezaga
Ekoizpena
Manu Gaigne, Jone Amezaga
Besteak
-
Beharrezkoa den gutxieneko espazioa
3m x 3m
Eszenatokian dagoen jende kopurua
2
Giran joaten den jende kopurua
2

Bideoa

Irudiak

Argazkia Etanowski
Argazkia Etanowski

Konpainia

Manu Gaigne perkusionista eta Jone Amezaga dantzaria gara. 2020an ZERBAIT.NOIZBAIT.NONBAIT proiektuari hasiera eman genion. Gure nahia, disziplinartekotasunaren inguruan lan egitea zen, disziplina artistiko bakoitzak elkarrekin sortzeko dituen modu ezberdinak ikertuz eta gorpuztuz. Beti, diziplina horiek maila berean kokatuz, eta haien artean harreman horizontalbat mantentzearen saiakerarekin.
Hala, hizkuntza eszeniko amankomun baten bilaketa helduleku eta bidea egiteko modu bihurtu da.

2022an, material zehatz bati ahalik eta etekin gehien atera nahian, gure lehen lana sortzea erabaki genuen, Remedios Vals.

Kontaktua

Jone Amezaga

Telefonoa
639 015 994
Email
joneamezaga27@gmail.com
Web
Erabiltzailea sareetan
#remediosvals

Banaketa

Jone Amezaga

Telefonoa
639 015 994

Email
joneamezaga27@gmail.com

Web




<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.