Dantza mota:
Lenguai Eszeniko Berriak
Erakusketa lekua: Aretoa
Iraupena: 50 minutu
Estreinaldiaren data: 2022
Arachno ahultasun egoera bat da, erabaki egoera baten aurrekoa. Karrerilla hartu eta hutsean jauzi hilgarria egiteko prest dagoen egoera. Arachno gure barrura exigitutako erredentzio baten bila doan esplorazio misio bat da. Gure ahultasuna lau toki desberdinenetan ikertzeko kemena da: heriotza, bakardadea, transitua eta egoa.
Arachno bidaia sideral bat da, unibertso paraleloko X planeta batean hasten dena eta, bertan, Z erlijio baten pausoak norabide bakarrari jarraitzen dio itzulerarik gabeko puntu baterantz, eta OHOko 8. kurtso amaierako festan amaitzen da, non marikoi lodikote bat eszenatoki batera igotzen den lehen aldiz.
NODE Donostiako dantza, performance eta ikus-entzunezko konpainia da.
2016ean sortua, Ana Barrantesek (ekoizpena eta banaketa) eta Ion Estalak (sortzailea eta zuzendaria) osatzen dute. Gaur konpainia artista ezberdinek bat egiten duten gune neuralgiko batean bihurtu da (node.eus). Aldi berean, LABO espazio eta hizkuntza eszeniko berrien hileroko programaren eta LABO XL jaialdiaren sortzaileak eta kudeatzaileak dira (labo.eus).
Hurrengo espazioetan gure lanak aurkeztu ditugu; Teatros del Canal, Gazteszena, la Feria Internacional de Danza y Teatro de Huesca, Dantza Hirian, dFeria, BAD Bilbao, Propulsa Galicia, Vila-real en Dansa, Le Temps d’aimer la Danse, besteak beste. Hurrengo sorkuntza egonaldiak jaso ditugu; Sortutakoak, Aterpean, Bilbao Eszena edo Baratza Aretoa, eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren edo Donostiako Udalaren diru-laguntzak jaso ditugu, besteak beste.
Obra nabarmenak: Arachno (2022), BATU (2022), NATURA 2021 (2021), Emakumeak (2020).
Ana Barrantes