basque dance
adde dantza

ANGELA Y KOLDO
"Un Cuerpo Sinvergüenza"

Dantza mota: Dantza-Antzerki

Erakusketa lekua: Aretoa

Iraupena: 50 minutu

Estreinaldiaren data: 2017


Argazkia Alessia Bombacci

Sinopsia

Gure gorputzean lasai egon ezin duen eta edozertarako prest dagoen latorrizko robot baten moduan iristen gara nerabezarora. Hamaika urte betetzerakoan hormona lotsagabe batzuk gure gorputzaren jabe egin eta ustekabeko aldaketak eragiten dituzte gure gorputzean. Zientzia fikziozko pelikula batean bezalaxe, formaz aldatu eta izaki ezberdin batean bilakatzen hasten gara.

Angela eta Koldok desio bat dute: garai hartara itzuli eta azala abiapuntutzat hartu nahi dute. Azaletik sentsazioz beteriko etxe bat eraiki nahi dute, txoko eta zentimetro bakoitzean norberarekin topo egiteko. Gure imaginazioaren ideiak eta desioak kimatuko diren toki seguru eta emankor bat sortzea dute helburu, edozein ekintza gogoangarri eta ezinezkoa lortzeko gai den toki bat.

“Gorputz lotsagabea” nerabezaroari buruzko pieza bat da, nerabeei zein helduei zuzendutakoa.

Fitxa artistikoa

Dantza mota
Dantza-Antzerki
Erakusketa lekua
Aretoa
Estreinua
2017
Iraupena
50 minutu
Zuzendaria
Angela Péris, Koldo Arostegui
Koreografoa
Angela Péris, Koldo Arostegui
Interpretatzailea(k)
Angela Péris, Koldo Arostegui
Testua
Bai
Hizkuntza(k)
Gaztelera
Musika/soinua
-
Argiztapena
Joana Serra
Eszenografia
-
Jantziak
Angela, Koldo
Ekoizpena
Angela, Koldo
Besteak
-
Beharrezkoa den gutxieneko espazioa
7m x 7m
Eszenatokian dagoen jende kopurua
2
Giran joaten den jende kopurua
3

Bideoa

Irudiak

Argazkia Alessia Bombacci
Argazkia Alessia Bombacci

Konpainia

Angela eta Koldo 2012an hasi ziren elkarlanean haurrei zuzendutako ALLES piezan. 10 herrialde baina gehiagotan egon izan dira eta 150 aldiz baina gehiagotan egin izan dute dantza lan hau.

"ALLES" honako ekitaldietan dantzatu da: Imaginate Festival (Eskozia), Kopergitery(Bélgica), Starcke Stucke (Alemania), Danstationen Malmo (Suedia), Casa Encendida, Pradillo Antzokia eta Cuarta Pared (Madril) et La Caldera (Bartzelona), besteak beste.

2016an, haien lan berriaren ("UN CUERPO SINVERGÜENZA") aurreestreinua izan zen Bartzelonako Antic Antzokian, eta La Calderan egindako erresidentzia teknikoaren ostean, bigarren ikuskizun honen azkeneko bertsioa aurkeztu zuten, 2017ko martxoan. 2017ko ekainean ACT-DURI saria jaso zuten Festival Act festibalean. Sari honi esker, antzezlana Seuleko Duri antzokian (Korea) egiteko aukera izango dute.
Sortzaile eta interprete izateaz gain, bai Angela eta bai Koldok, esperientzia handia dute dantza eta arte eskolak ematen haur eta nerabei. Haien artelana gorputzarekin egindako lengoaia berriak sortzean datza, ahotsa eta gorputzaren arteko mugak esploratuz, dantzak eta keinuak, eta ikusleei gertutasuna emateko bideak esploratuz.

Kontaktua

Koldo Arostegui

Telefonoa
(+34) 603 144 230
Email
angelaykoldo@gmail.com
Web
https://www.angelaykoldo.com/
Erabiltzailea sareetan
@angelaykoldo

Banaketa

Koldo Arostegui

Telefonoa
(+34) 603 144 230

Email
angelaykoldo@gmail.com

Web
https://www.angelaykoldo.com/



<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.