Dantza mota:
Dantza Garaikidea
Dantza Inklusiboa
Erakusketa lekua: Aretoa
Iraupena: 60 minutu
Estreinaldiaren data: 2022
“Arnasa” dantza inklusiboko pieza da, eszenatokian interprete profesionalak eta dibertsitate funtzionala duen pertsona bat batzen dituena. Sorkuntza kolektibo eta inklusiboak aldaketa emozionalek arnasketan nola eragiten diguten azaltzen digun pieza bat sortu du.
Sinopsia:
Arnasa hartzea begiratzea, entzutea, esertzea, hitz egitea, dantzatzea, abestea, banana bat jatea edo monopatinean ibiltzea bezain erraza izan beharko litzateke. Baina, batzuetan ez da hain erraza.
Zer gertatzen da arnasketarekin egoera batek asaldatzen gaituenean? Apnean geratzen garenean, zer gertatzen da airea sartzen denean, baina ezin duenean irten eta dena segundu batzuetan geldirik geratzen denean? Ezin zaio arnasa hartzeari utzi, nahi bada ere, ezta une batez ere.
Arnasketari eustera kondenatuta gaude, arnasarekin eta haren gorabeherekin bizitzera, haren berezitasunekin eta erreakzio xelebreekin elkarbizitzera.
“Arnasa”k arnasketak eragiten dizkigun sentsazio ezberdin guzti horietatik bidaiatzen du: estu-estu konektatuta sentitzen garen betetasun osoko une horietatik hasi, eta une ilun eta itzulezin horietaraino, non aire faltak edo gehiegizko aireak gu, gure kontzientea eta gure borondatea bereganatzen dituen.
Dantza garaikide inklusiboa:
“Arnasa” konpainiak pertzepzio berrietara irekitzeko duen beharraren emaitza da. Aniztasunaren munduan sartu gara, eta gure komunitateko kolektiboekin lan egin dugu, tokiko kultura-sarea indartzeko.
Horretarako, hainbat tailer egin ziren Getxon kolektibo ezberdinekin. Horietan dibertsitate funtzionala duten pertsonekin sentsibilitatea, mugimendua eta arnasketa landu ziren dantzaren bidez. Hortik sortu zen zuzeneko musikarekin dantza inklusiboko pieza bat sortzeko prozesuaren bultzada, talde hori sormen prozesuan protagonista izan zedin.
ORGANIK 2002an sortu zen, baina 2007tik aurrera hasi zen sormenjarduera
jarraitua egiten. 2011tik konpainia finkoetako bat da Eusko Jaurlaritzako dirulaguntzari esker, bere ibilbidearengatik eta nerabeekin hezkuntza-zentroetan duen sensibilisazio-proiektuarengatik.
Natalia Mongek ORGANIK hasieratik zuzentzen du eta sormen lanetan alderdi pertsonalak oinarri hartu eta gaurkotasunaren unibertsora eramaten ditu, mendebaldeko gizarte honetan kezkatzen gaituen alde gizatiarra elkarbanatzeko.
Testuaren eta dantzaren arteko hizkuntza erabiliz, mugimendua erabiltzen du adierazpenerako baliabide moduan eta emozioetarako, interesatzen zaion horri buruz hitz egiteko. Konposizioetan paisaia desberdinak bilatzen ditu soinu-munduarekin duen loturaren bidez, eta, oro har, ikuspegi ironikotik.
Natalia Monge
Natalia Monge