Dantza mota:
Dantza Garaikidea
Erakusketa lekua: Aretoa
Iraupena: 53 minutu
Estreinaldiaren data: 2020
Idi-Begi Euskal Herriko idi-probetan inspiratutako dantza pieza da. Animaliaren eta gizakiaren arteko lotura eta harremana irudikatzen dugu. Fisikotasuna, hierarkia eta lengoaia fisikoa, hala plazako lehian nola zelaian.
Lanak gogoeta kritikoa egin nahi du idi-proben errealitateaz, horien protagonisten ikuspuntutik, hots, idiaren ikuspuntutik; hortik izenburua, idi-begia. Agertokian ari diren hiru dantzarien bitartez, lanak horrelako lekuetan emakumerik ez izateaz hausnartzen du, edo horrelako kirol motaren zalantzazko moraltasunaz, aldi berean, horien pisua, zirrara, karga eta gogortasuna islatuz.
Larrua Egitasmoa Jordi Vilasecak eta Aritz Lópezek zuzendutako dantza-proiektua da, berezko hizkuntza bat duena, eta hainbat estilo, fisikotasun eta diziplina uztartzen dituena (Break Dance eta Dantza Garaikidea).
Hainbat urte beste konpainia nazional eta nazioartekontzat lanean eman ondoren, berriro batu ziren bi sortzaile hauek 2015ean euren lan egiteko eta dantza ulertzeko modua ezagutzera emateko.
2014an sortu zenetik, Amerikan, Frantzian eta Espainian egin du, "SAREA" eta "A Cielo Abierto" parte hartzera. Umore Azokan 2016an Artista/ikuskizun berri Onenaren Saria izan da.
Aritz Lopez
Silvia Fiestas