Dantza mota:
Dantza Garaikidea
Erakusketa lekua: Aretoa
Iraupena: 50 minutu
Estreinaldiaren data: 2021
Besarkada kontenplaziorako, isiltasunerako tartea da. Gelditasun egoeran diren gorputzak, irudiak, ikuspegi infinitukoak. Xehetasun bakoitza 360° -tan ageri da.
Natalia G. Muro eta Nerea Martínez M. bikote lana, bi eskultura, bidaian zehar bidelagun izango dugun soinu paisaian bilduta; gure bizitzetako besarkada infinituetan gorde izan ditugun emozioak gogorarazten dizkiguten irudiz betetako lana.
Gorputz lohitsuak elkar zizelkatzen, keinu bakoitzarekin eraldatuz, atzean arrastoa utziz. Presarik gabe. Harremanaren metafora, buztinezko eskultura baten erara, bizitzan zehar zizelkatutako adiskidetasunarena, bere lore eta arantzekin.
Zizelkatzearen, eraldatzearen ideiak eta atzean utzitako arrastoek, espazio intimo eta hunkigarri bihurtzen dute Besarkada, ikuskizun dotorea gorpuztuz.
Portugaleten jaioa, Elai-Alai euskal dantza eta musika taldean hasi zen dantzan Nerea.
Ana Rosa Tercerorekin trebatu zen Dantza Klasikoan, eta Matxalen Bilbaorekin, aldiz, Dantza Garaikidean. Heziketa Fisikoko Irakaskuntzan Diplomatua, dantzaren munduan sakontzea erabaki eta Burgoseko Dantza Eskola Profesionalean ikasi zuen, azken urtean Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza jasoz.
Euskal Herriko eta Europa osoko maisu-maistra eta koreografoengandik ikasi du, Euskal Herriko, Suitzako eta beste hainbat herrialdetako konpainientzat dantzari bezala lan eginez.
Koreografo gisa ireki duen atal berri honetan, bakarkako proiektu baten erantzukizuna hartu du Biraka lanarekin. Aurretik, beste sortzaile batzuekin elkarlanean sortu izan ditu bere lanak.
Nerea Martínez Martín
Nerea Martínez Martín