Dantza mota:
Dantza-Antzerki
Erakusketa lekua: Kalea
Iraupena: 25 minutu
Estreinaldiaren data: 2019
Musu batek dirauen denboran, denbora etenda geratzen da, aireak dardara egiten du, gorputza hedatu egiten da, uhin elektriko batek inbaditzen ditu elkarri musu ematen diotenak, eta zabalduz doa, harik eta ‘MUA’ soinua ikusleen belarrietara iritsi arte.
Orduantxe konturatzen dira musu bat izan dela, noiz eta hain zuzen ere musuaren uhin hedakorrak ukitu dituen ondorengo unean.
“Batzuetan bide batetik abiatzen gara, jakin barik aspaldi daramagula bidea egiten…”
Cia.Lia konpainia gaztea da, bat-batean sortu zena. Bizitzako bat-egite bat, aldiberekotasun artistiko bat, ideien truke batek partaideen arteko ikuspegi bateratsu bat zuen ortzmuga marraztu baizuen…; Lorea Ibarrondo, EHUko unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatua, dantza garaikidean, klasikoan eta ekialdekoan aditua, baita interpretazioan ere; eta Andrés Cortés, aktorea, idazlea, poeta, bakarrizketaria Dantzerti Arte Dramatikoan bere formazioa jarraitzen duena.
Biek bizi dute artea bokazioz eta ikuspegi bateratsua dute non dantzaren eta antzerkiaren muga ez dagoen argi. Ikuspegi horren baitan hitza, ahotsa eta mugimendua euren lan artistikoen oinarriak bilakatzen dira, materiazko mundu sistematikoaren eta barneko unibertsoaren arteko zubia proposatuz, konpainiaren kode-artistikoa zehazten duen ametsezko atmosferaren barruan.
Lorea Ibarrondo
Andrés Cortés