basque dance
adde dantza

HARROBI DANTZA BERTIKALA KONPAINIA
"GEURE(R)A"

Dantza mota: Dantza Bertikala
Dantza-Antzerki

Erakusketa lekua: Kalea

Iraupena: 27 minutu

Estreinaldiaren data: 2023


Argazkia Eider Iturriaga

Sinopsia

Geure(R)a naturaren, poesiaren, dantzaren eta bideo mapping-aren arteko elkarrizketa planteatzen du. Juantxo Zeberioren musikak, Toti Martínez de Lezearen bertsoek eta Paco Gramajeren proiekzio animatuek aberastu egiten dute hiru dantzarik egindako koreografia esekia.

Bere dramaturgiaren hari poetikoak emakumeen inguruko memoria zalantzan jartzen du, eta gaur egun plantea daitekeen galdera batekin amaitzen da: Nortzuk diren gaur egun sorginak? Eta nortzuk dira zapaltzen dituztenak”.

GEURE(R)A 2023ko Umore Azokako Epaimahaiaren "Aipamen Berezia" jasotzen du. Ikuskizuna SAREA eta ARTEKALE dantza lanen katalogoan dago.

Fitxa artistikoa

Dantza mota
Dantza Bertikala
Dantza-Antzerki
Erakusketa lekua
Kalea
Estreinua
2023
Iraupena
27 minutu
Zuzendaria
Janire Etxabe
Koreografoa
Alejandra Perez, Janire Etxabe
Interpretatzailea(k)
Sara Mohino, Alejandra Perez, Janire Etxabe
Testua
Bai
Hizkuntza(k)
Euskara, Gaztelania, Katalana, Ingelesa, Portugesa
Musika/soinua
Juantxo Zeberio
Argiztapena
Carlos Solano
Eszenografia
Video Mapping Paco Gramaje, Leo Bautista
Jantziak
Amaia Albes, Joana Manzisidor
Ekoizpena
Dimegaz
Besteak
Gidoia eta Dramaturgia: Janire Etxabe
Acting: Juana Lor
Testua: Toti Martinez de Lezea
Off-eko ahotsa: Itziar Ituño
Ahotsak: Maddi Oihenart
Altuera teknikaria: Mikel Bonilla
Musikariak: Juantxo Zeberio, Maddi Arana, Francesca Romana, Alejandro Saul
Beharrezkoa den gutxieneko espazioa
11m altuera(gutxienez) x 10m zabalera (gutxienez)
Eszenatokian dagoen jende kopurua
3
Giran joaten den jende kopurua
6

Bideoa

Irudiak

Argazkia Eider Iturriaga
Argazkia David Herranz

Konpainia

Natura mugimenduaren euskarri baliatuz, dantza bertikala eta sorkuntza garaikidea euskal kultura eta nortasunarekin bat.

Naturan egiten dituen esku-hartze artistikoak modu globalean partekatzeko
helburuarekin, Janire Etxabek Harrobi Dantza Bertikala konpainia sortu zuen Diman (Bizkaia), 2020an.

DENDU, HARRIA HERRIA eta GEURE(R)A dira kartelean dituen ikuskizunak. Hirurak daude SAREAren (Euskadiko Antzoki Sarea), ADDEren (Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea) eta ARTEKALEren (Euskal Herriko Kaleko Arteen Elkartea) obra gomendatuen katalogoetan.

HARRIA HERRIA MAX 2022 Sarietako finalista izan zen Kale Ikuskizun Onenaren kategorian.
Estreinaldiaren egunean, GEURE(R)A-k Leioako Umore Azokako Epaimahaiaren Ohorezko Aipamena jaso zuen 2023ko maiatzean.

Besteak beste, konpainiak honako jaialdi hauetan parte hartu du: Pedra Viva (Menorca), TAC (Valladolid), Fira Manresa, CAFCA (Oviedo), DFeria (Donostia), Kalealdia (Bilbo), edo Kaldearte (Gasteiz).

OREKA TX, Sliberius de Ura, Natxo Arantegui edo Juantxo Zeberio bezalako artistekin kolaboratzen du.

Halaber, publikoak sentsibilizatzeko proiektu pedagogiko bat garatu du, lau lerro ezberdinetan egituratuta: konpainiako dantzariekin etengabeko prestakuntzak; goi mailako koreografoen esku formakuntza intentsiboak; hitzaldi dantzatuak; proiekzioak, eta mendi-irteerak, sorkuntza koreografikora begira espazioak partekatzeko esperientzia intentsibo gisa.

Harrobi Dantza Bertikalak, gainera, site specific ikuskizunak eskaintzen ditu museoetan, espazio naturaletan edo eraikin enblematikoetan, eta neurrira egindako proposamen eszenikoak garatzen ditu ekitaldi edo ospakizunetarako.

Gaur egun, konpainia ekoizpen berriaren ikerketa-prozesuan ari da lanean. 2025ean estreinatuko du, bere bosgarren urteurrenean.

Kontaktua

Janire Etxabe

Telefonoa
+ (34) 699 188 168
Email
info@dimegaz.eus
Web
https://harrobi.eus/
Erabiltzailea sareetan
@harrobi.dantzabertikala

Banaketa

Teresa Sala

Telefonoa
+ (34) 650 038 731

Email
komunikazioa@harrobi.eus

Web
https://harrobi.eus/



<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.