Dantza mota:
Dantza-Antzerki
Erakusketa lekua: Aretoa
Iraupena: 45 minutu
Estreinaldiaren data: 2022
Fueradelejek, pieza hau beste arte-diziplina batzuekin elkarlanean eta bat eginda planteatzen du. Lau urtaroetan gertatzen diren giroa eta kontrasteak irudikatzeko, elementu plastikoak, ikus-entzunezkoak eta soinu-espazioak ditugu, urtaroen eta mugimenduen arteko lotura egiteko. Pieza hau hainbat diziplinatan oinarritzen bada ere, hari gidaria dantza garaikidea izango da.
2008. urtean, Marisa Vera, Iñaki Fortún eta Virginia Oroz dantzariek profesionalki lan egiteko apustua egiten dute Nafarroan eta Fueradeleje sortu zuten. Enpresa honek haien proiektuak sortzeko aukera eman zien baita, aldi berean, dantza garaikidea Nafarroan bultzatzea ere.
Hizkuntza garaikidea erabiliz dantza zabaltzeko eta dinamizatzeko konpromisoari eusten dio, hala dantzaren horizontea Nafarroan zabaldu eta mugimendu kultural eta sortzailea izatearen bokazioari eutsiz.
FueradelejeCreación: Berezko ekoizpenak Meeting Point (2013), Because we love, Marta Coronado eta Beniamin Boaren koreografiarekin (2012), Where is my Minad?, Asier Zabaletaren koreografiarekin (2010-2011) eta 4 urtaroak (2009)
Sorkuntza, diseinoa eta parte hartze ekitaldietan.
FueradelejeDifusión: Dantza garaikidearen ikastaroak. Mugimendu sortzailea. Pilates. Dantza klasikoa. Bapatekotasuna. Contact. Umeen sorkuntza bideratzeko mugimendu tailerrak.
FueradelejeGestión: Dantza kolektibo eta talde profesionalekin elkarlana. Dantza ikastaro intentsiboak eduki berritzaileekin.
Iñaki Forttún Moral
Fueradeleje