Dantza mota:
Dantza Garaikidea
Erakusketa lekua: Site Specific
Iraupena: 20 - 25 munutu
Estreinaldiaren data: 2023
Egitura intelektualak, epaiak eta zigor sozialarekiko beldurrak fisikotasuna eta gorputzaren adierazpena mugatzen dituzte. Kultura bakoitzak egitura material eta formalak ditu, etengabe aldatzen diren arauekin lotuak: lan egiteko modua, atseden hartzeko modua, sexualitatea, zainketa edo ibiltzeko modu estandarizatuak. Eguneroko koreografietan estututa, gorputza bizirauten saiatzen da bere forma agortzen; arrakaletan paisaiak irekitzen dira.
Ane Zapirain Gorostegi (Bilbao, 1997). Publizitatean eta Harreman Publikoetan Graduatua UPV/EHUn. Hiru urterekin hasi zen euskal dantza eta baletean trebatzen, eta nerabezaroan zehar estilo urbanoetatik igaro zen dantza garaikidea ezagutu arte. Bere garapen profesionalarekin jarraitzen du dantzari bezala Faktoria Zentro Koreografikoan (Iruña, 2022) eta Mutis Espazioan (Leioa, 2023). Bere ikuspegi eta hizkuntza propioa aurkitzeak bultzatuta, bere lehen urratsak ematen hasi zen Agortu proiektuarekin bakarkako formatuan, Dantzan Bilaka akonpainamendu eta sorkuntza koreografikoko programan.
Ane Zapirain Gorostegi