basque dance
adde dantza

ELIRALE
"FUGA!"

Dantza mota: Dantza Garaikidea

Erakusketa lekua: Aretoa

Iraupena: 50 minutu

Estreinaldiaren data: 2022


Argazkia Stéphane Bellocq

Sinopsia

Fuga! Pantxika Telleriaren sorkuntza berria da: hirukote koreografiko bat, gorputzen inbrikazioa ikusteko aukera ematen duena, euskal jauzi sistemari, mutxikoei, irudimena emateko. Romain Baudoinek zuzenean jotzen duen musika baten, hiru gorputz zulatzen eta nahasten, konposatzen eta deskonposatzen ari dira infinitu arte.
Pieza koreografiko hau Pantxika Telleriak euskal jauzien sistemaren inguruan egindako hiru urteko ikerketa artistikoaren amaiera da. Cyril Geeroms eta Yutaka Takei, bere hasierako garaietan konpainiaren zutabe izan ziren eskarmentu handiko bi dantzari garaikide, Pantxika Telleriaren keinuaren berezitasunari aurre egitea adostu dute berriro. Koreografoaren ibileraren katalizatzailea den Oihan Indart euskal dantzari trebearekin, "uhinaren sentsazioa" arakatzean noraezean ibili ostean, zutik jartzeko aukera ematen duen amarralekua aurkitzen dute.
Hiru, gero bi gorputz menpekoak, berriro hiru bihurturik, etengabe aldatzen ari den unibertso batean puntuazio-denbora arruntak osatzen dituzte. Denbora aurrera doa Fuga-n!

Torrom Borrom musika akonpainamenduak, eszenografiak, argiek eta jantziek irudimen hunkigarri horren oihartzuna dute. Eta honelako Fuga! pixkanaka bere sekretuak azaltzen dizkigu, geldi-geldiro ikuslea liluratzen.

Fitxa artistikoa

Dantza mota
Dantza Garaikidea
Erakusketa lekua
Aretoa
Estreinua
2022
Iraupena
50 minutu
Zuzendaria
Pantxika Telleria
Koreografoa
Pantxika Telleria
Interpretatzailea(k)
Cyril Geeroms / Oihan Indart / Yutaka Takei
Testua
Ez
Hizkuntza(k)
-
Musika/soinua
Romain Baudoin
Argiztapena
Javi Ulla
Eszenografia
Thomas Tillous
Jantziak
Dorothée Laurent
Ekoizpena
Guilhem Boudieres
Besteak
Komunikazioa / Hedapena: Christian Aldaco
Beharrezkoa den gutxieneko espazioa
9m x 9m x 5m
Eszenatokian dagoen jende kopurua
4
Giran joaten den jende kopurua
7 / 9

Bideoa

Irudiak

Argazkia Stéphane Bellocq
Argazkia Stéphane Bellocq

Konpainia

Donibane Lohizunen sortua, Pantxika Telleria euskal dantza tradizionalaren munduan murgildu zen txikitatik. Nerabezaroan, Pariseko Musika eta Dantza Kontserbatorio Nazionalean sartu zen. Urte batzuk berantago, Bordeleko CAFEDEMeko Dantza Irakasle gisa estatuko diploma lortu zuen, gero 2001ean sortu zuen EliralE.

Hogei urte geroago, Konpainiak Ninika edo Ka Dira bezalako publiko gazteari zuzendutako sorkuntza errepertorio zabala du, baina baita ere Artha, O! edo orain Fuga!-rekin. Bere hausnarketa eta ekimen aitzindarien bitartez, Elirale dantza konpainia bat baino gehiago da, Euskal Herriko bere lurraldeko biztanleekin kulturalki engaiatua den eragile bihurtu da.

Gaur egun, DRACek (Kultura Ministerioa) onartutako egituraren helburuak bi zutabeetan oinarritzen dira eta deklinatzen dira: sorkuntza/hedapena, eta bitartekaritza esperimentala. Pantxika T.-ren ikerketa eremuak arte koreografikoan eta gorpuztasunaren esplorazioan daude, jendartea eder bilakatzeko eta konfiantza emateko helburuarekin.

Kontaktua

Christian Aldaco

Telefonoa
+ (33) 769 896 554
Email
elirale@gmail.com
Web
http://www.elirale.org/
Erabiltzailea sareetan
@compagnieeliralekonpainia

Banaketa

Christian Aldaco

Telefonoa
+ (33) 769 896 554

Email
elirale@gmail.com

Web
http://www.elirale.org/



<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.