Dantza mota:
Dantza Garaikidea
Erakusketa lekua: Aretoa
Iraupena: 45 minutu
Estreinaldiaren data: 2023
Zure gorputzean desegiten naiz, eta nire gorputza zurearen luzapena bihurtzen da
Bat gara orain
Ukimena nire azalean biona den zerbait da
Nire gorputzak erortzeko tokia aurkitu du zuri esker
Erortzen ari naiz, eta espazioan sentitzen naiz
Erortzeaz gozatzeko sostengua eman didazu
Erortzearen bertigoa sentitzeko espazioa eman didazu
Gutako baten oinak gu bion sustraiak dira
Besarkatzeko mila modu bilatzen dituzte gure gorputzek
Analógica dantza garaikideko konpainia bat da, Rocio Tejedak eta Olaia Vallek sortua. 2021ean hasi ziren, eta Espacio punto de Fugaren, Espaciofciren, Movimiento en Red-en, Harrobia Eskenaren (Trantsizioak) eta Gipuzkoako Dantzagunearen (Sortutakoak) laguntza izan zuten lana burutu ahal izateko.
Horrela, beraien lehen pieza sortu zuten: "Lo que pasa mientras". Hasieran, pieza laburraren sorkuntzan egon ziren lanean. Baina lan honen mugimendu ikerketak bi sortzaileak liluratu zituen, eta aretoko pieza luze bat egitea erabaki zuten. Lan hau Eusko Jaurlaritzaren I. Produkzioko laguntzari esker garatu ahal izan dute. Halaber, Azalari, María Pagés Koreografia Zentroari, Rcpd Mariemmari, Paco Rabal Kultur Etxeari, Barakaldo Antzokiari, Canal Antzokiari, Katapultari eta lehen aipatutakoei esker.
Olaia Valle