Dantza mota:
Dantza Garaikidea
Dantza-Antzerki
Erakusketa lekua: Aretoa
Iraupena: 55 minutu
Estreinaldiaren data: 2018
Maskulinitatea eta feminitatearen artean, generoaren gaia jorratzen duen 55 minutuko dantza-trioa. Tragikomedia operistikoa eta azken 40 urtetako pop abestien letra matxistak nahasten dituen rolei buruzko jolas ironikoa planteatzen du piezak. Zintzilik ditugun haragiak alde batera utzi eta pertsona bezela errekonozituak izateko dugun eskubideari egiten zaion oihu bat.
M. Aristeguik, duela 3 urre Galiziara bizitzera joan zenetik sortu duen lehenengo pieza.
SIL producciones artistikoki zuzentzen duen Mikel Aristeguik, dantza garaikidearen era dantza-antzerkiaren arloan ia 30 urte daramatza. 1994. urtean Madrilgo Koreografia Lehiaketa irabazi zuen Marcela San Pedrorekin batera. Orduz geroztik, hainbat estruktura eta modutan interprete eta sortzaile bezala ibili da, bere sorkuntza propioak eta ez ohiko espazioetarako proiektuak garatuz. Batez ere Alemanian eta Suitzan ibili da lanean, baina Erresuma Batuan, Frantzian, Irlandan eta Italian ere aritu da. Espainian Lekuz-leku eta Dantza Hirian jaialdieran parte hartu du. Azkenaldian Vila-real en danza eta CIRCULA 2020 jaialdiaren azken edizioan aritu da. Badira 3 urte Galizian bizi dela, Ribera Sacran, SILeko Kainoietatik gertu dagoen 180 biztanle dituen herri batean.
Mikel Aristegui
Mikel Aristegui