Dantza mota:
Flamenko
Erakusketa lekua: Aretoa
Iraupena: 80 minutu
Estreinaldiaren data: 2021
Berriketan taldearen izenean nabari den moduan, proiektu hau Euskal Herriko sustraietatik jaio da. Izan ere, Euskal Herrian tradizio handia duen antzinako instrumentua, txalaparta erabiltzen du, eta ?amenko dantza eta musikarekin uztartzen du. Ikuskizun honetan, berriketan jartzen dira dantzaren takoi hotsa eta txalapartaren soinua ttakunaren erritmo alaiean. Tarteka marteka, ?amenkoko gitarren eta kexuen xuxurlak osatuko dute ikuskizun honetako elkarrizketa eta sentimenduen joan etorria. Bi kultura bat egitea da, hortaz, konpainia honen ezaugarria. Taldearen lehenengo lanak oso onarpen ona izan zuen Euskal Herrian, eta ilusio haundiz ekiten dio bigarren sorkuntza lanari ere. Elementu eta diziplina ezberdinak elkartu, eta ikuskizun are entretenigarri eta berritzaileagoa egitea du helburu.
Euskal sustraiak eta flamenkoa uztartzen dituen proiektua da Berriketan. Berriketan proiektua Euskal Herriko sustraietatik jaio zen 2013k aldera, eta, Euskal Herrian tradizio handia duen antzinako instrumentua, txalaparta erabiltzen du, eta ?amenko dantza eta musikarekin, uztartzen du. Perkusio, gitarra eta kejioen artean, dantza eta txalapartaren arteko elkarrizketak ikus eta entzun daitezke.
Bi kultura bat egitea da, hortaz, konpainia honen ezaugarria.
Askoa Etxebarrietra Lasheras
Askoa Etxebarrieta Lasheras