Dantza mota:
Dantza Garaikidea
Erakusketa lekua: Kalea
Iraupena: 35 minutu
Estreinaldiaren data: 2017
Labakitu (Lugorria).
1. Lurra goldatu edo lantzea, ereintzarako prest uzteko.
2. Lurrari lantzar egitea, meteorizatu dadin eta atseden har dezan.
BARBECHO; sorkuntza prozesuari berari buruzko gogoeta egiten du. Dantzaz eta mugimenduz osatutako ibilbidean antzezlanariberari eta sortzaileek horren aurrean hartzen duten jarrerari buruzko zenbait galdera sortzen da.
"Jolastea arima labakitzea da"
2008an “Natxo Montero _danza”. konpainia sortu zuen. Konpañiak gaur egun arte, "CUADRA-T", "Carni di prima qualitá" eta “BARBECHO” lanak sortu ditu. Lan hauek estatuan eta nazioartean ibilbide luzea izan dute eta zenbait sari ere jaso dituzte. Gaur egun konpainia "BARBECHO" azken lanarekin biran dago.
Natxo Monterok elektrizitate ikasketak egiten ditu.
Oso gaztetatik dantzaren munduan hasten da, lehenik dantza tradizionalean eta geroago dantza garaikidea eta interpretazio formakuntza eginez. Bere heziketa Brusela, Lisboa, Bartzelona eta Frantzian osatzen du. Interpretari moduan hainbat sortzaile eta konpainiekin egin du lan: Organik, Steak Tartar, Pisando Ovos, Sofie Saller, Félix Ruckert Company, Cia Francoise Murcia, Cie Rialto Fabrik Nomade, Centro Coreográfico Galego, Colectivo RUeMANIAK eta Cia Licenciada Sotelo. Sra polaroiska, beste batzuen artean.
Natxo Montero
Isabel