Dantza mota:
Dantza Garaikidea
Erakusketa lekua: Kalea
Iraupena: 20 minutu
Estreinaldiaren data: 2021
Ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria bat.
Urumea ertzean bizi zen familia baserritar baten kontakizunek bultzatu gaituzte sorkuntzaren bidaia hau abiatzera. Haien aitortzek hunkitu, alaitu, liluratu eta haserretu gaituzte. Baina batez ere, zer pentsatu arazi bait digute.
–
Norbera eraiki etxea eraikiz. Etxea, gure bigarren gorputza.
Giza-katearen lana: ibaia estali, mendia zulatu, gailurra moztu; trenbide, kamioitegi, erraustegi, aireportu…Eraikitako etxea eraitsi dute.
Esnatze prozesu mingarri bat: gorputza ikasten, mina deskubritzen… Norbera eraiki etxea berreraikiz.
2011. urtean martxan jarri zen Haatik Dantza Konpainia gipuzkoarrak, sorkuntza propioetan lan egiteaz gain, hainbat sortzaileekin elkarlanean aritzen da, dantzaren bidez iraganeko eta egungo gizarte eta kulturan hausnartu eta proposamen artistiko ezberdinak eskainiz.
- 2011 Bitartean (Aiert Beobide & Jon Larraz)
- 2012 Errimak Oinetan (Aiert Beobide & Unai Elizasu)
- 2014 Ilargiaren Malkoa (Aiert Beobide & Vitali Safronkine)
- 2015 ItsasLapurrak (Aiert Beobide & Olatz Beobide)
- 2016 Hormek Diote (Aiert Beobide & Vitali Safronkine & Iker Arrue)
- 2018 Lau Eme (Aiert Beobide & haatik)
- 2019 Errimak Bi oinetan (Aiert Beobide & Unai Elizasu)
Euskara eta euskal kultura, konpainiaren nortasunaren oinarri dira eta bere sustraien eta lengoaia garaikideen arteko zubiak eraikitzen ditu.
2015. urtean kalean eskaintzeko ikuskizunak sortzeko bidea egiten du Haatikek. Eta ordu ezkero nazioarteko jaialdi esanguratsuetan izan da bai Itsas Lapurrak eta baita Lau Eme lanak aukezten. Euskal Herrian Kalealdia, Kaldearte eta Leioako Umore azokan, penintsulan Valladolideko TAC eta Bartzelonako NunOff, eta baita Frantziako Fest arts, Les Sarabandes edo Musicalarue bezalako jaialdietan.
Haatikek dantzaren sorkuntza eta erakusketaz haratago, dantza gizartera hurbildu eta arte eszenikoen sektoreko beharrak asetzeko helburuarekin, dantzaren formazio, sensibilizazio eta zabalkunderako ildo ezberdinetan lan egiten du HIK DANTZA egitasmoaren bitartez.
Aiert Beobide Egaña
Iurre Aranburu