basque dance
adde dantza

NERI(H)ARI - Myriam Perez Cazabon
"NUNAVUT"

Dantza mota: Disziplina anitzekoa

Erakusketa lekua: Site Specific

Iraupena: 55 minutu

Estreinaldiaren data: 2022


Argazkia Nagore Legarreta

Sinopsia

Noiz utzi genion haur izateari? Noizbait utzi al diogu? Noizbait utziko al diogu? NUNAVUT behin izan gineneko lurraldea da, denbora izozturik mantentzen denekoa, glaziarrek betirako irauten dutenekoa.. Bertan ikasi genuen zuhaitzetatik zintzilika ibiltzen, zuhaitzik gabeko eremuetan. Bertan jaso genuen piztiaren besarkada. Bertan ziren aske, haizeak korapilaturiko gure adatsak. Ahazturatik berreskuratuko al dugu, noizbehinka, bertara itzultzeko bidea...?

NUNAVUT izenak "gure indarra" edo "gure lurra" esan nahi du Inuiten hizkuntzan. Lurralde utopiko bat eraikitzeko saiakera da, non maitasuna, munstroak eta jolasa gailentzen diren. Unibertso oniriko bat iradokitzen duten paisaiak, non denbora gelditu egiten den, eta begiratzea eta entzutea besterik ez den geratzen. Ondoren, guztia gertatzen da...

Proposamen eszeniko hibrido bat, zeinak, ipuin kontaketak abiapuntutzat hartuta, dantza garaikidea, soinu artea, antzerki físikoa eta arte plastikoak batzen dituen.

Fitxa artistikoa

Dantza mota
Disziplina anitzekoa
Erakusketa lekua
Site Specific
Estreinua
2022
Iraupena
55 minutu
Zuzendaria
Myriam Perez Cazabon
Koreografoa
Sorkuntza kolektiboa
Interpretatzailea(k)
Olaia Valle, Nerea Gurrutxaga/Leire Otamendi, Idoia Hernandez/Peru Galbete
Testua
Bai
Hizkuntza(k)
Euskara edo Gaztelera
Musika/soinua
Idoia Hernandez/Peru Galbete, Olaia Valle, Nerea Gurrutxaga/Leire Otamendi
Argiztapena
-
Eszenografia
Clara Virgili
Jantziak
Clara Virgili
Ekoizpena
NERI(H)ARI
Besteak
Babesa eta elkarlana: Donostia Kultura, Gipuzkoako Dantzagunea, Azala Kreazio Espazioa, Gezala Auditoriuma-Lezoko Udala, Amaia KZ-Irungo Udala, San Agustin Kulturgunea-Durangoko Udala.
Eusko Jaurlaritza-Kultura sailaren dirulaguntzarekin.
Beharrezkoa den gutxieneko espazioa
6m x 6m (10m x 10m publikoa barne)
Eszenatokian dagoen jende kopurua
3
Giran joaten den jende kopurua
5

Bideoa

Irudiak

Argazkia Nagore Legarreta
Argazkia Nagore Legarreta

Konpainia

Hainbat urtez lan koreografikoak garatzen egon ostean, Myriam Perez Cazabonek bere ekoizpenak NERI(H)ARI izenpean egokitzea erabakitzen du, non proiektu anitzak eta disziplinartekoak batzen dituen, musika, zinea, antzerkia edo argazkigintza bezalako beste arteekin hartu-emanean. Bere lana, dantza garaikide biluzia bezala definitzen du, hau da, fina, gardena eta zehatza. Eta disziplinartekoa, bere transmisiorako eta komunikaziorako balioa indartuz.

Norbere hizkuntza koreografikoan sakontzeko beharrak bultzaturik, 2016 urtean ematen dio hasiera, konpainia modura, bere proiektu pertsonalaren ibilbideari, Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzari eta Gipuzkoako Dantzagunearen eta Donostia Kulturaren babesari esker. Ibilbide honetan NERE AZALEAN ARROTZ (2017, Euskadiko Antzokien SAREA-k gomendaturiko lana), MUTU (2018. Euskadiko Antzokien SAREAk gomendaturiko lana), ICEBERG (2019) eta HIRU(3) (2021) piezak estrenatu ditu.

Myriam Perez Cazabonek, bere sortzaile ibilbidea lehenago hasten du, 2004 urtean, Nerea Urbieta eta Marta Ortegarekin sortutako NOSOTRAS Y LA PIEZA lanarekin, orduztik sortzaile arloa dantza irakaskuntzarekin eta dantzari lanarekin ere uztartuz. Ondoren etorriko dira “TENTATIVA DE AGOTAR UN LUGAR PARISINO” (2006) eta “EJERCICIONÚMERO2” (2007) piezak, Victor Iriarte zinegilearekin eta Maite Arroitajauregi musikariarekin elkarlanean sortuak, eta “PERMANENT VACATION.VERSIÓN” (2007), Larraitz Torres disziplina anitzetako artistarekin elkarlanean.

Egun, 40.BIDEGURUTZEA ekoizpen berrian dabil murgildurik.

Kontaktua

Myriam Perez Cazabon

Telefonoa
+(34) 607 838 235
Email
nerihari@outlook.com
Web
https://www.nerihari.com/nerihari/
Erabiltzailea sareetan
@myriamperezcazabon

Banaketa

Myriam Perez Cazabon

Telefonoa
+(34) 607 838 235

Email
nerihari@outlook.com

Web
https://www.nerihari.com/nerihari/



<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.