basque dance
adde dantza

MAITANE SARRALDE
"Desªnuda"

Dantza mota: Dantza Garaikidea
Dantza Esekia

Erakusketa lekua: Aretoa

Iraupena: 40 minutu

Estreinaldiaren data: 2022


Argazkia Hibai Agorria

Sinopsia

Dantza garaikidea eta zintzilikatutako dantza uztartzen dituen proposamen eszenikoa da Desªnuda.
Korapiloari buruzko gogoeta poetiko honek, hutsaren aurrean biluzteko gonbidapena dakar.
Airean dagoen egituran eta bertatik zintzilikatutako elementuak manipulatuz, grabitatea desafiatzen duten gorputzak ikertzen ditu lan honek. Penduluaren joan etorria, pisuaren zama, korapiloaren estutasuna eta honek sortzen duen ezegonkortasunekin topatuz.
Desªnudan, soka mutur askearen bila dagoen gorputz korapilatu batekin topatuko gara.

Fitxa artistikoa

Dantza mota
Dantza Garaikidea
Dantza Esekia
Erakusketa lekua
Aretoa
Estreinua
2022
Iraupena
40 minutu
Zuzendaria
Maitane Sarralde
(Acompañamiento coreográfico: Eneritz Zeberio, Roseta Plasencia)
Koreografoa
Maitane Sarralde
(Akonpainamendu koreografikoa: Eneritz Zeberio, Roseta Plasencia)
Interpretatzailea(k)
Maitane Sarralde
Testua
Bai
Hizkuntza(k)
Gaztelera edo Euskara (aukeran)
Musika/soinua
Ruben G. Mateos
Argiztapena
Javi García Martínez
Eszenografia
Alicia Rechac
Jantziak
Betitxe Saitua
Ekoizpena
Maitane Sarralde
Besteak
Off ahotsa: Aiora Sedano
Rigging-a: Xabier Petra
Atrezzoa: Joseba Uribarri
Testua: Maitane Sarralde, Hito Steyerl
Itzulpena: Garazi Basterretxea
Salmenta: Rocio Pindado
Beharrezkoa den gutxieneko espazioa
7m x 6m x 6m
Eszenatokian dagoen jende kopurua
2
Giran joaten den jende kopurua
3

Bideoa

Irudiak

Argazkia Hibai Agorria
Argazkia Iker Torre

Konpainia

Konpainia 2020an jaio zen, Maitane Sarraldek arnesdun dantzarako planteamendu berriak ikertzeko gogoak sentitu zuenean.
Dantza ezekia gobernatzen duten dinamikak zein lurraren eta airearen artean mugitzen diren gorputzen berezko narratibak aztertuz.
Horretarako, ikuspegi bereko talde bat osatzen, eta haien lehen sorkuntza sortu zuten; Desªnuda.
Desªnuda 2022an estreinatu zen. Pertsona bakarreko dantza garaikide eta esekiko pieza bat da, korapiloa eta hutsunearen arteko gogoeta poetikoa.
Ikuskizun hau arnes-dantza eta hura gobernatzen duten dinamikak arakatzeko modu berrien bila sortu zen. Pendulua, erorketa, pisugabetasuna eta esekia. Lan egiten duten elementuetatik abiatuta, korapiloaren inguruko diskurtsoa sortzen da.
Umore Azoka'22ko epaimahaiaren aipamena jaso zuen “proposamen artistikoan aurkezten duen sormena, ikerketa eta berrikuntzagatik”. Espainiako Antzerki Sareko Zirku batzordeak gomendatutako ikuskizuna izan da eta Puncat'23 programako dantza katalogoan ere gomendatua izan da.
Bere lehen sorkuntza prozesuaren ostean, Maitane, funtsezkotzat jo zuen soka eta hitzekin egindako elkarrizketa. Gainera, “Rigging” mekanika eta sistemetan sakontzen hasten da sormen-tresna gisa, non espazioaren hezur-egitura eta aireko gorputz eta elementuen aukerak birformulatu ahal diren.
2023an, konpainiaren bigarren proiektua sortzen da. Madre Perla.
Horma-dantza pieza garaikidea. Magalie Lanriot eta Maitane Sarralderen arteko kosorkuntza, Blanca Arrietak lagunduta.
Bi piezak Getxoko udalak eta Eusko Jaurlaritzak koproduzituak dira.

Kontaktua

Maitane Sarralde

Telefonoa
+ (34) 675 717 658
Email
maitane.sarralde@gmail.com
Web
https://maitanesarralde.com/desanuda/
Erabiltzailea sareetan
@Maitane Ussia

Banaketa

Portal 71- Rocio Pindado

Habla catalana, Baleares: Bernat Messeguer

Portugal, Galicia: Kandengue arts – María Mariño

Telefonoa
+ (34) 635 708 999

+ (34) 600 230 675

+ (34) 689147660
Email
rociopindado@portal71.com

bernat_messeguer@hotmail.com

maria@kandenguearts.com
Web
https://portal71.com/es/

https://kandenguearts.com/

https://kandenguearts.com/
<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.