basque dance
adde dantza

ZINBULU KOLEKTIBOA
"ERROTZEN"

Dantza mota: Dantza Bertikala

Erakusketa lekua: Kalea

Iraupena: 25 minutu

Estreinaldiaren data: 2021


Argazkia Beñat Bidegain

Sinopsia

Emozioen bidaia da Errotzen, ikuslearen begirada eraldatzeko gonbidapen bat. Aldi berean gure hiriak mugimendu eta kolorez jantzi, pareta hutsei bizia eman eta gure eszenatoki bertikal bihurtzea da ikuskizun honen nahia.

Gorputzak dar-dar, begiek erreparatu eta emozioak esnatzen diren oinarrizko leku horretara itzultzea bilatzen dugu. Pieza honek gaur egun bizi dugun erritmo basatia isladatzen du, presaren eta teknologiaren esklabu bihurtzen gaituena.

Bizi, sentitu eta elkarbanatzen den dantzaren bitartez, hausnartzeko eta berriz ere gure zentzumen guztiekin elkar harremantzeko garaia da.
Momentu batez, mundu birtualetik ihes egitera gonbidatzen zaitugu.

“Gaur egun handia izan daiteke emozioa askatzeko, berriro komunikatzeko eta begiradarekin topo egiteko. Ez dezagun utzi pantailek MAITASUNAREN garaia jakeatu dezaten".
Liliana González.

Fitxa artistikoa

Dantza mota
Dantza Bertikala
Erakusketa lekua
Kalea
Estreinua
2021
Iraupena
25 minutu
Zuzendaria
Zinbulu Kolektiboa
Koreografoa
Zinbulu Kolektiboa
Interpretatzailea(k)
Irune Uriarte, Sara Gil, Naia Negredo
Testua
Bai
Hizkuntza(k)
Gaztelera, Euskara
Musika/soinua
Hainbat
Argiztapena
Lander Amorrortu
Eszenografia
-
Jantziak
Betitxe Saitua
Ekoizpena
Zinbulu Kolektiboa
Besteak
-
Beharrezkoa den gutxieneko espazioa
15m/20m (altuera min) x 10m
Eszenatokian dagoen jende kopurua
3
Giran joaten den jende kopurua
5

Bideoa

Irudiak

Argazkia Beñat Bidegain
Argazkia Beñat Bidegain

Konpainia

Zinbulu Kolektiboa esperientzia eta disziplina desberdinetatik gatozen 6 dantzarik osatzen dugu. Guztiok Euskal Herri mailan dantza bertikalaren aurrendari izan diren proiektuetan lan egin dugu sortzaile eta dantzari gisa.

Kaleko arte aszenikoen hainbat jaialditan part hartu dugu, hala nola, Beste bat! Zuzeneko Arteen Zirkuituan Berrizen (2021), Festival Pedra Viva Menorcan (2020), Umore Azoka Leioan (2019, 2016), Chalons dans la Rue Frantzian (2016), Festival Imaginarius Portugalen (2017), Kaleka Lekeitioan (2017), etab.

2019an, Mendi Film Bilbao mendiko bideoen jaialdian proiektatutako "Harria Herria" dantza bertikaleko film laburraren sorkuntza parte hartu genuen eta azken lan horren ondorioz, "Harria Herria Zuzenekoak" ikuskizuna garatu genuen Oreka Tx musika taldearekin batera Hau, Pedra VIva 2020 jaialdian estreinatu zen.

Gaur egun, Zinbulu ikerketa eta berrikuntza prozesuan murgilduta dago eta "Errotzen" ikuskizun berria sortu du, Umore Azoka 2021ean estreinatu dena.

Kontaktua

Naia Negredo Zubero

Telefonoa
+(34) 688 631 960
Email
dantzabertikala@zinbulu.eus
Web
Erabiltzailea sareetan
@zinbuludantzabertikala

Banaketa

Naia Negredo Zubero

Telefonoa
+(34) 688 631 960

Email
naianeunaz@gmail.com

Web
https://www.artaide.org/



<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.