basque dance
adde dantza

AUKERAN DANTZA KONPAINIA
"MIGRATZAILEAK"

Dantza mota: Euskal Dantzak

Erakusketa lekua: Aretoa

Iraupena: 60 minutu

Estreinaldiaren data: 2022


Argazkia David Herranz

Sinopsia

Migrazioa mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Migrazioa mugimendua da. Eta mugimendua arintasuna, mugarik eza. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko.


Aukeran dantza konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Ez dadin norbera izan hormarik altuena. Irekitasuna adierazi dantzaren bitartez, jarrera eszenikoaren bitartez. Historiari begiratu, gure mina besteena ere badela oroitzeko. Mina ukatu gabe, enkontruak ospatzeko prest egotea da publikoari proposatzen zaiona. Zer da migratzaile izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.

Fitxa artistikoa

Dantza mota
Euskal Dantzak
Erakusketa lekua
Aretoa
Estreinua
2022
Iraupena
60 minutu
Zuzendaria
Oier Guillán
Koreografoa
Edu Muruamendiaraz, Iker Karrera
Interpretatzailea(k)
Ane Anza, Laida Egaña, Ane Etxeberria, Unai Iraola, Maier Muruamendiaraz, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Danel Serrano
Testua
Bai
Hizkuntza(k)
Euskara
Musika/soinua
Xabi Aburruzaga
Argiztapena
Carlos Solano
Eszenografia
Aukera DK
Jantziak
Oscar Armendariz
Ekoizpena
Aukeran DK, Bapo Bapo Produkzioak
Besteak
-
Beharrezkoa den gutxieneko espazioa
9m x 7m
Eszenatokian dagoen jende kopurua
9
Giran joaten den jende kopurua
12

Bideoa

Irudiak

Argazkia David Herranz
Argazkia David Herranz

Konpainia

Aukeran DK Donostian 1997 urtean sortzen da Edu Muruamendiaraz dantzari eta koreografoaren ekimenez, eta orduz geroztik ibilbide luze eta aberatsa jorratu du hainbat ikuskizun ekoiztu dituztelarik: dantza tradizionalaren eta garaikidearen mestizajean oinarritzen dira konpainiaren lanak, zenbaitetan musika eta dantza tradizionalaren erritmo bizia hautsiz, pausoak mantsotuz edota deseraikiz, konpainiaren nortasun-ikur bihurtu direlarik.

Aukeran-eko kideek proposamen berritzaileak gauzatu dituzte konpainia sortu zenetik: “Sutargi” (2001); “Izena duen guztia omen da” (2003); “Bideak” (2006 “Aukeran 10 urte” (2007); “GERNIKA, danza sobre lienzo” (2009) estrena “Burnia” (2011) Aukeran Dantza Konpainia eta Arriaga antzokiaren lankidetzan. “Geltokia” (2014); “Maurizia” (2016), “Aukeran 20 urte” (2017); “Bih hitza”, euskara batuaren historia dantzatua” (2019) Euskaltzaindiarekin koprodukzioan. “Migratzaileak” (2022).

Aldi berean, kaleko ikuskizunak ekoitzi ditu, eta horien artean aipatzekoak dira, “Fusioak” (2015); “Maurizia naz”, (2021); “Hurrengo geltokia” (2022); “Aiurri” (2023) ikuskizunak.

Euskal Herriko plaza eta antzokia nagusietan aritu da, baita kanpoko hainbat jaialdi eta herritan ere: Gaztela-Mantxan, Katalunian, Murtzian eta Frantzian, Manresako “Fira Mediterranea”, Manilan, Argentian, Uruguain, Whasington-go “Smithsonian Folklife Festival”, Crystal Fighters talde britaniarrak MTV sarietan eskainitako kontzertuan besteak beste.

Artista eta talde esanguratsuekin ere elkarlanean aritu eta aritzen da, hala nola, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Alos Quartet “Garden” diskaren aurkezpenetan , Oviedoko Campoamor eta Madrilgo Teatros el Canal antzokietan “El caserío” zarzuelarekin, ikuskizunean, edota Kalakan taldearekin besteak beste.

Kontaktua

Edu Muruamendiaraz

Telefonoa
+(34) 609 102 070
Email
aukeran@hotmail.com
Web
http://www.aukeran.com/
Erabiltzailea sareetan
@aukerandk

Banaketa

Aitor Narbaiza (Bapo Bapo produkzioak)

Telefonoa
+(34) 609 46 11 34

Email
bapobapoprod@gmail.com

Web
https://bapobapoprod.wordpress.com/



<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.