Dantza mota:
Dantza Garaikidea
Hiri Dantza
Dantza Afrikarra
Erakusketa lekua: Kalea
Iraupena: 25 minutu
Estreinaldiaren data: 2021
Esaten denez, mendebaldean denbora zenbatu egiten da, neurtu, erosi, saldu, aurreikusi, antolatu; ondasun objektiboa da, gizakiagandik bereizia, hainbat gauza egiteko erabiltzen duguna, baina gehienetan falta egiten zaiguna.
Afrikan berriz denbora bizi egiten da, eduki egiten da, egin egiten da; ondasun subjektiboa da, gizakiari zuzenki loturik doana, orainaldian bizitzen dena eta ia inoiz ez dena falta.
Munduko punta batean edo bestean jaiotzearen patuak halabeharrez markatzen du aurrerantzean izango dugun denboraren ulermena, eta dena aldakorra den arren, nekez lortuko dugu lehen ikasgai hori ahaztea. Denbora modu askotara bizi daiteke, bai eta bere esklabu izatera iritxi ere; baina ukaezina dena, dantzak eskaintzen digun gaitasuna da, denbora orainaldi absolutu batetan bizitzeko ematen digun ahalmena, eta hau munduko edozein herrialdetan betetzen da.
2004. urtean, Asier Zabaletak ERTZA konpainia sortu zuenetik Txina, Filipinak, Brasil, Peru, Costa Rica, El Salvador, México, Israel, Errusia, Lituania, Luxemburgo, Suitza, Alemania, Frantzia, Italia, Grezia, Espainia eta Portugalen aurkeztu ditu bere ikuskizunak.
LANAK:
· “Danada” (1998), · “Belaki efektua” (1999), · “EGO” (2003) 10MASDANZA Gran Canaria-ko festibalean bakarlanen lehen saria, · “EGO-tik” (2004), · “Babia” (2005), · “LOOK” (2006), · “¿Pa que tocas? (2007), · “OSTRUKARENZULOA” (2007), · “Bihar jaio nintzen” (2008) Madrileko Zertamen koreografikoan hiru sarien irabazle: Centro Coreográfico Galego-ren erresidentzia, Biretarako saria eta AISGE fundazioaren saria dantzari onenarentzat (Eneko Gil-entzat), · “ZOO – Pizti trajedunak (2009), · “Näo me fales de Freddy Krueger” (2009), · “Next in Line” (2010) Chelyabinsk Contemporary Dance Theatre-rentzat eginiko lana Dantza Garaikideko lan onenaren saria Chelyabinsk-eko estatuan (Errusia), · “Shopping” Dança Jovem Brasilgo konpainiarentzat eginiko lana, · “Urrunetik ametsetan” (2010), · “Where is my mind” (2011) Fueradeleje taldearentzat eginiko lana, · "Act of God" (2011), · “Transparent” (2011), · "Joan Zaretenei, Adio" (2012), · "NAN" (2013), · "4X4" (2013), "Madifathinka Ekaitz Magikoa" (2014), "Ikuslearen show-a" (2015), Hariak (2016),“Meeting Point” (2017), “La Teta de Janet” (2018), “Zehar” (2020), “Dye Dye” (2021), "Otempodiz" (2021), "Marginalia" (2023).
Asier Zabaleta Mendia
Ines Bermejo Larrañaga