2024 DEIALDIA

Bi dira Dantza Lanen Katalogoaren tresna sortzeko helburu nagusiak: bisibilitatea, katalogoarekin nazioarteko kontestu desberdinetan egiten diren aurkezpen eta bisiten bidez,  eta Euskal Herrian sortutako lanen proiekzioa, nazioarteko eragile eta testuinguruekiko harremanen bidez. Nolanahi ere, tresna honek bi norabideko komunikazioa sortu nahi du, proiektuak eta lankidetza-modu emankorrak barne hartuko dituena.

Hauek dira katalogoan sartzeko garatu diren betebeharrak:

BETEBEHARRAK
• Euskal konpainia, kolektibo eta sortzaileei zuzendua.
• ADDEko bazkide ez diren pertsonek Euskadin izan beharko dute egoitza fiskala.
• Konpainiak, kolektiboak edo sortzaileak obra bakarra sartu ahal izango du katalogoan.
• Konpainiak berak aukeratuko du dantza-lana, eta nazioartean proiekzio handiena duena edo katalogorako egokiena dena aukeratu beharko du.
• Galdetegian, informazioa euskaraz eta gazteleraz bidali behar da.
• Konpainiaren banaketa estrategia edo planari buruz idatzi labur bat bidali.
• Onarpen irizpideak: Erakunde edo entitate bati laguntza eskaera egin izatea, diru-laguntzak edo egonaldiak. Eskaerarik egon ezean, konpainiaren ibilbidea baloratuko da: azken hiru urteetan ekoizpen eszeniko bat egin izana eta gainera azken hiru urteetan egindako boloen zerrenda zein hauen partaideen ibilbidea hartuko da kontuan.
• Ez da nahitanahiezkoa ADDEko bazkide izatea, baina bazkideek doan sartuko dute beren lanak eta ez bakideek kuota bat ordaindu behar dute.
Dokumentazio guztia bidaltzeko epea 2024ko URTARRILAREN 23 ASTEARTEA.Epez kanpo jasotzen dugun materiala ez da katalogoan argitaratuko eta ez da 2024ko bideo laburpenaren parte izango.

Ohiko galderak kontsulta ditzakezu.

KUOTAK


Bazkideek*: DOAN

EZ Bazkideek: ikuskizun 1: 70€.

ADDE-ko bazkide profesionalek 108€-ko urteko kuota bat ordaintzen dute, elkartearen parte izateagatik. Katalogoa kideentzako zerbitzu bat gehiago delarik.

*Konpainia edo taldeko zuzendariak izan beharko du ADDEko bazkide profesionala.

Ez da ordaindu behar zenbatekorik argitaratuta dagoen ikuskizun bat berriro argitaratzeagatik.

Euskal Herriko Dantza Lanen Katalogoa, ADDE, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartearen proiektua da. Irabazi asmorik gabeko elkartea da eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren diru-laguntza jasotzen du.

Proiektu hau Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin egiten da.

Kuota horiek, ADDEk bere gain hartzen dituen gastuei aurre egiten laguntzen dute.

BIDALI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

1. FORMULARIOA.
Formularioa bete eta bidali.
-> Katalogoan dantza-lan bat argitaratuko duzun lehen aldia al da?
Katalogoan sartu nahi duten konpainia berri guztiek konpainia berriaren formularioa eta obra berriaren formularioa bete beharko dituzte.
-> Katalogoan lan bat argitaratuta daukazu eta aldatu egin nahi duzu? Dantza-lana dagoeneko katalogoan argitaratua duten konpainiek eta ikuskizun berria sartu nahi dutenek soilik dantza ikuskizun berriaren galdetegia bete eta bidali behar dute.
-> Konpainiaren eta obraren informazioa gaur egun katalogoan dagoen bezala mantendu nahi duzu? Dagoeneko argitaratuak dauden konpainiek eta dantza lanek ez dute galdeketarik bete behar.
Dagoen informazioa eguneratua dagoen baieztatzea eskatzen dugu, hori horrela izan ezean, aldatu diren datuak comunicacion@addedantza.org helbidera bidali behar dira epea amaitu aurretik (2024ko urtarrilaren 23a).

GALDEKETA- Dantza Lanen Katalogoa 2024>>

2. BIDEO ARTXIBOA.
2024ko edizio honetan, katalogoaren laburpen-bideo berri bat egingo dugu. Bideo hau, online egoteaz gain, ikusizko euskarri gisa erabiltzen dugu aukera dugun testuinguruetan. Horregatik, bideoan parte hartu nahi duten konpainia guztiek honako hau bidali beharko dute:
Edizio honetan argitaratu nahi den lanaren 10 segunduko bideo artxiboa. Bidaltzen duzuen bideo-laburpenean ez da ez ur-markarik ez errotulurik agertu behar. Bideoa editatzeaz arduratzen den pertsonak konpainiaren eta obraren izenburua gehituko du, gainerako obrekin batera.
Bideoak bistaratzeko online plataformetarako estekak ez dira baliozkoak. Honako formatu hau duen fitxategia behar dugu:
.mp4 edo .mov
HD 1920x1080
H264 /Appel ProRes
Bideo fitxategia comunicacion@addedantza.org helbidera bidali epea amaitu aurretik.

3. BAIMENA.
Baimen dokumentua bete, sinatu eta bidali. (Lehenagotik baimen dokumentua bidali duten konpainiek, taldeek edo sortzaileek ez dute berriro bidali behar.)
Deskargatu dokumentua: baimena
Dokumentua comunicacion@addedantza.org helbidera bidali.

INFORMAZIO GUZTIA 2024KO URTARRILAREN 23 ASTEARTEA BAINO LEHEN BIDALI. EPEZ KANPO JASOTZEN DUGUN MATERIALA EZ DA KATALOGOAN ARGITARATUKO ETA EZ DA 2024KO KATALOGOAREN BIDEO LABURPENAREN PARTE IZANGO.